Kolaborategi bat jendearen parte hartzeaz, elkarrekintzaz eta jakintzaren partekatzearen bidez esperimentatzeko eta ikasteko gune bat da. Interneteko semea izaki kolaborategia ez dago leku konkretu batera lotuta, Interneteko tresnak erabiliz kudeatzen dugu eta fisikoki biltzen garenean gure baliabideekin edota kolaborategiko partaideek erabakitakoekin egiten dugu.

Gauzen Internet kolaborategiaren oinarria eta helburuak

Helburua: Gauzen Interneten eta gauzen bizitza digitalari buruz, interesa duten pertsonak bildu eta gure oinarrien arabera esperimentatzea da gure helburua.

Oinarriak:

  • Irekia: Jendearen parte-hartzeari
  • Ezagutza askea: Bertatik sortzen diren edukiak Domeinu Publikoaren baitan zabaltzen ditu.
  • Autoantolakuntza: Ekitaldi fisikoak baliabide propioak edo partaideek erabakitzen dituztenak erabiliz egindakoa.
  • Banatua: Leku konkretu batekin loturarik gabea gauzeninternet.com webgunearearen bidez kudeatua.
  • Pluriarkikoa: Kolaborategiko edozein nodok ekitaldi fisiko bat edo proiektu ezberdinak proposatzeko gaitasuna dauka, kolaborategiko partaideek parte-hartu edo ez erabikiko dutelarik.
  • Esperimentazioa: Berrikuntza berriak proposatzeko eta aurrera eramateko bide hoberena esperimentazioa dela pentsatzen dugu.
  • Pribatutasuna kontuan: Proposatutako proiektu eta ekimenetan pribatutasunaren gaia izango dugu beti kontutan.

Manifestu hau Gauzen Internet I. bilkuran sortu eta sinatu genuen

Itzuli gora
gauzen_internet_kolaborategiaren_manifestua.txt · Azken aldaketa: 2009/04/14 12:38 egilea: Nagore Vega