Gauzen Internet: Wifi edo kablerik gabeko beste konexioen bidez elkarren artean edota Internet bidez komunikatzeko gaitasuna duten objetuek sortutako sarea da. Beste batzuek, objetu arruntak hainbat teknologiari esker identifikatu, elkarreragin eta ekintza berriak egiteko gaitasuna duten gailuek osatzen dute Gauzen Internet.

Ingurune-Gailu: Pull eta push elkarreragiteko moduen artean kokatu daitezkeen gailuak dira. Gailu hauek ingurunean integratzen dira eta beren izaera moldatuz (kolorea, informazioa…) informazioa ematen digute. Adibidez, kolore ezberdinen arabera eguraldiaren pronostikoaren berri ematen diguten lanparak.

Nabaztag: Frantziako Violet etxeak sortutako 'untxi komunikatzailea', internet bidezko urrutiko sistema eragile batek kontrolatua. Sarearekin komunikatzeko gauza da eta mota bereko beste gailuekin elkar eragiteko. Bigarren bertsioak, Nabaztag/Tag izenekoak, RFID etiketak irakurri eta haietan oinarrituta hainbat eragiketa egiteko ahalmena du.

Pull: Elkarreragiteko era bat da. Eskari bat burutu behar da erantzun bat jasotzeko, adibidez webgune bat bisitatu.

Push: Elkarreragiteko era bat da. Estimulu baten bidez atentzioa erakartzen da eta honela hartzaileak mezuari atentzioa jartzen dio. Adibidez, telefono dei bat jaso.

RFID: RFID (Radio Frequency IDentification siglak, euskaraz irrati-frekuentzia bidezko identifikazioa) urruneko datuen berreskurapen eta bilketan oinarritzen den metodo bat da, etiketak edota RFID tags deritzon dispositiboak erabiltzen dituena. RFID etiketa bat, dispositibo txiki bat da, pegatina baten antzekoa, produktu bati itsatsi edo txertatu daitekeena, ala nola pertsona edota animaliei. RFID etiketa hauek antena batzuk dituzte, RFID igorle-hartzaile batetik bidalitako irrati-frekuentzia bidezko eskaerak jaso eta erantzutea ahalbidetzen dutenak. Etiketa pasiboak ez dute barne sostengu elektrikorik edota elikadura-iturririk behar, aldiz aktiboek bai.

Spime: Bere bizitza digitalari buruz informazio gehigarria eman dezaketen objetu fisikoak dira. Digitalki irakurri daitekeen identitate digital bat dute, denboran jarraigarriak dira eta batzuetan baita lekuan ere, informazioa eskuratzeko eta bilatzeko erraztasunak dituzte. Era berean, birziklagarriak izateko joera dute eta digitalki kudeatzeko aukera ematen dute.

Itzuli gora
glosategia.txt · Azken aldaketa: 2009/03/28 12:24 egilea: Joxe