Liburutegia: RFID txip bat edo QRcode bat pegatua duten liburuek osatutako liburutegi banatuaren parte dira. Liburu bakoitzak, objetu bakoitzak jabeak erabaki duen informazioarekin batera URL bat izango du. URLa wikiaren orrialde bat izango da eta bertan jabeak lehenengo eta liburua jasotzen duen pertsonak ondoren, liburu horren historia, oharrak, iritziak etab. jasoko ditu. Horrela liburuak bizitza hartu eta bere historia, pertsonak, lekuak, iritziak ezagutu ahal izango ditugu.