Open Spime: Spime kontzeptua garatzeko protokolo ireki bat garatzen ari diren proiektu bat. Bideoa
Roomware project: Gela batean barnean gertatzen dena kontrolatu eta RFID, bluetooth teknologia bidez hainbat ekintza burutzeko aukera ematen duen proiektua.
Spieproject Spimeen inguruan eztabaida eta elkarlana egiteko webgunea.
Neil Gershenfeld: MITeko irakaslea, Bit eta atomoen zentroaren zuzendaria. FAB eta When Things Start to Thing liburuen egilea.
Bruce Sterling: Zientzia fikziozko idazlea eta ciberpunk mugimenduaren sortzaileetako bat.
David de Ugarte: Ziberekintzailea, enpresaria, ciberpunk mugimenduaren partaide izandakoa eta idazlea.
Iñaki Vazquez: Deustuko Unibertsitateko irakaslea, bere doktoradutza gadget semantikoeri buruzkoa izan da. Gauzen Interneten inguruan hainbat artikulu ditu publikatuta: DBPL.
ZeroG: Edozein gailu Internetera konektatzeko moduloak egiten dituen enpresa.
Touchatag: RFID irakurgailuak, RFID txipak eta hauei ekintzak lotzeko aplikazioak sortzen dituen enpresa bat.
Violet: Nabaztag:tag wifi untxia eta Mir:ror RFID irakurgailuaren sortzaileak. Gauzen Interneten guztiz murgildu den enpresa.
Kaywa: QRcodeen inguruan buru belarri ari den enpresa
Ambient Devices: Internetera konektatzen diren eguneroko tresnak eta ingurune-gailuak saltzen dituen enpresa.
Sociedad Cooperativa el arte de las cosas: Gauzen Internet honetan murgildurik dagoen kooperatiba bat. Beraien lehenengo dendan spime kontzeptuaren inguruan egindako arropa saltzen dute.
Chumby Industries: Violeten antzeko beste enpresa bat, AEBetakoa. Egiten duen Chumby gailua nabaztagen antzekoa da, baina ukimen-pantaila eta guzti
Teknotag: RFIDaren inguruko produktoak saltzen dituen Ermuako enpresa.